Sinopsia
2024 Tomax eta Muxiren azken urtea izango da
Zuei agur esateko, emanaldi berezia prestatu dugu: “AZKEN FESTA”
Azken ikuskizun honetan, gure ibilaldiaren unerik barregarrienak eta ederrenak bildu ditugu
Zatozte gurekin azken festara!!!!!
4 urtetik aurrera
Sinopsia
Larunbata goizean, Tomax eta Muxi ikasgelan geratu dira, bertan oso gauza arraroak
gertatzen ari direlako: armairuak bakarrik nugitzen dira, armiarma erraldoiak agertzen,
telefono dei harrigarriak. Dena da misterioa Gure lan guztietan bezala, umorea, majia,
kantak eta dantzak nahastuko dira ikuskizun dibertigarri batean!
4 urtetik aurrera
Sinopsia
Muxi eta Tomax liburutegira joan dira.
Han bi ipuin aukeratuko dituzte: ”Ahatetxo itsusia” eta “Txanogorritxo”.
Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira
Gure lan guztietan bezala, umorea, majia, kantak eta dantzak
4 urtetik aurrera
Sinopsia
Muxiri zinema asko gustatzen zaio.
Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du.
Hasteko Erdi Aroko eszena bat.
Gero abentura bat mendian.
Eta bukatzeko Piraten istorioa.
Hau dena , beti bezala, umore, kantu, joko eta ikuslegoaren parte zuzenarekin.
Sinopsia
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira . Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira.
Gure lan guztietan bezala, umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztundako lana.
4 urtetik aurrera.
Sinopsia
Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: “andereño Koro bahitu dugu”. Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko: espiekin harremanetan jarri, erreskatea ordaindu, horretarako Tomax bere etxera joango beharko du txerritxo kutxaren bila arriskuz betetako bidai batean; ikasgelako armarioak bakarrik mugituko dira; itzal misteriotsuak agertu eta haurren laguntzarekin kodigo sekretua deszifratu beharko dute.
4 urtetik aurrera.
Sinopsia
Nire urtebetetzea da. 10 urte betetzen ditut. Denak gonbidatuak zaudete nire festara. Bereziki nire laguna Muxi. Zuekin batera sorpresa izugarria emango diogu. Eta gero mozorroetara jolastuko dugu, eta kantatuko dugu, eta dantzatu, eta majia egingo dugu, eta “txutxe tarta” sukaldadatuko dugu ondoren meriendatzeko.
4 urtetik aurrera.
Oharra: Gurasoek eta aiton amonek ere primeran pasako duzue!!!
Sinopsia
Muxugorrik, Tomax liburutegira joateko konbentzituko du. Han ipuinekin, antzerkiak sortuko dituztelako. Beraz, “TXANOGORRITXO”, “HIRU TXERRITXO” eta “HAMELINGO TXIRULARIA” , bere erara antzeztuko dute.
Barre egin, ondo pasa, kanta, dantza eta majia guztiak dibertitzeko. Hori baita gure helburua
Antzezlan familiarra; gurasoek ere primeran pasatzen dutelako. 4 urtetik aurrera
Tomax Eta Muxugorriren herrian (ZUEN HERRIAn) jaiak ospatzen dira
EGITARAUA:
17:00 Pregoia txupinazoa eta txaranga
17:05 Entzierroa
17:10 Muxugorri magoa
17:15 Buruhandiak
17:20 Batukada
17:25 Harrijasotzaileak
17:30 Euskal Dantzak
17:35 Karaokea
17:40 Txiste txarren lehiaketa
17:45 Haur jolasak (Gameluen jokua)
17:50 Barraketatik buelta (Auto-txoke, montaña rusa; tonbola; tio-vivoa eta bukatzeko su artifizialak.
4 urtetatik Aurrera. Eta gurasoak eta aiton amonak ere gonbidatuakdaude
Aprilatik aurrera gure azken ikuskizuna
Abentura honetan Tomax eta Muxugorri hondartzara joango dira.
Oholtzara igo baino lehen jendearen artean txiringito bat ikusi dute eta izozki ederra erosiko dute. Hondartzara iritsita "Eva Mirentxu"ren abestiarekin koreografia ikasiko dugu. Baina begira! Itsas karakola bat!! Itsasoa entzuten da? Ez? Ahots batek Tomax super-sorosle bihurtu behar dela esaten du?
Goazen uretara!! Igeriketa sinkronizatua egingo dugu? Eeeee kontuz marrazoarekin!!!!
Orain umeekin arrantza jokua egingo dugu.Eta gero txanperoa hartu eta olatuak hartzera!!! Kontuz, eraztuna itas ondora erori zait. Berreskuratu behar dut!!
Begira Tomax, itsas ondoan Doroteo olagarroa, Benantzio ezpata arraina, eta Anttoni antxoa bizi dira, eta oso hasere daude, haien parajeak plastikoz betetzen ari garelako.
Sinopsia
Antzezlan berri honetan, Tomax eta Muxugorri mendira joango dira. Perretxiko batzuk bildu ondoren, tontorrera abiatuko dira makila hartuta (a zer makila!), pozik, zuekin batera kantari.
Ufa! A zer oihartzuna! Egingo diogu txantxa bat Tomaxi?
Orain, amonak egindako patata tortila jango dugu, eta gero mandarina, baina ez bota azalak lurrera, bestela Eustakio agertuko da eta! Bai, Eustakio! Mendien zaindaria!!!
Aizue, agian ondo kantatuz gero elurra egin dezake. Frogatuko dugu?
Lasai egon, iluntzen duenean gure maskota Potek zainduko gaitu eta.
Beraz, badakizue ongi pasa, dibertitu, kantatu eta gure istorioarekin gozatu nahi baduzue, GOAZEN MENDIRA, MENDIZALEAK!!!!
IRAUPENA: ORDUBETE
4 urtetik aurrera
kontratazioa: 617 903 227